XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. Perpausa

Ez da esan beharrik deitu aditza iragangaitz (adibide horretan bezala) nahiz iragankor izan daitekeela, barneko argumentua absolutiboan edo datiboan jartzen delarik, hiztunen arabera: Jonek Mikel deitu du / Jonek Mikeli deitu dio.

Beste aditz batzuk, irten, esaterako, iragangaitzak dira beti (argumentu bakarrekoak direlako), euskalkien arabera laguntzailetzat izan nahiz èdun har dezaketen arren: irten naiz / urten dot.

Oro har, bereizketa hau bat dator hizkuntzalariek beste hizkuntzen kasuan proposatu izan duten beste bereizketa batekin.

Batzuen ustez, aditz iragangaitzen artean bi sail nagusi suertatzen dira: aditz iragangaitz ez-akusatiboak (hizkuntzalari zenbaitek ergatibo ere deitzen ditu aditz hauek baina guk termino hau baztertuko dugu hemen ergatibo beste zerbaiti esan baitzaio) eta aditz iragangaitz ez-ergatiboak.

Lehenbiziko multzoko aditzen ezaugarria da argumentu pazientea eskatzen dutela eta bigarren multzokoena, berriz, argumentu agentea eskatzen dutela.

Horrela, erdal adibide hauetan ikusten dira bi sailak:

(87) Juan ha llamado/(88) Juan ha enfermado/(89) j'ai dormi/(90) je suis tombé

Laurak dira iragangaitzak (argumentu bat bakarrik onartzen baitute), baina bi sail desberdinetakoak argumentu horren eduki semantikoari kasu egiten badiogu.

Euskaraz, bereizketa hori morfologiak ere erakusten digu, ergatiboa benetan agente direnek bakarrik onartzen baitute:

(91) Jonek deitu du/(92) Jon gaisotu da/(93) nik lo egin dut/(94) ni erori naiz